Historia

Zamudioko Kamara Korala 1987. urtean sortu zen bere zuzendaria den Iratxe Gezuragari esker. Ordutik hona, Bizkaiko hainbat herritik euren abestiak eskaintzen ibili dira eta beste hainbeste koral ekitalditan parte hartu dute, esate baterako, Txorierriko Gabon Kontzertuetan, Begoñako Abesbatzen Astean eta Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatzen dituen kontzertuetan.

Pueri Cantoresek antolatutako nazional eta nazioarteko ekitaldi batzuetan parte hartu dute, Bartzelonan, Salzburgon, Lyon, Friburgo eta Colonia hiriburuetan abestuz.

Hasieran umez osatutako abesbatza izan zen baina urteak pasa hala emakumezko abesbatza bihurtu zen.

Iratxe Gezuraga, Zuzendaria
Iratxe Gezuraga, Zuzendaria

Euren 25. urteurrenean CD bat argitaratu zuten: “Zillarrezko doinuak” eta euren herriko kantutegia biltzen duen CD-an:” Zamudio Lehen, Orain eta Beti”-n kolaboratu izan dute.

2021eko abenduan eta pandemia betean, horrek dakartzan zailtasunekin, Gabonak Kantari bigarren CDa grabatu zuten Gabonetako 9 abestirekin, horietako batzuk zuzendariaren beraren moldaketekin eta Berart Gartziak pianoan interpretatuta. CDa Zamudioko elizan aurkeztu zen urte bereko abenduaren 28an.

Gaur egun 17 emakumez osatuta dago.